XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

26. ZORITXARREKO PLASTIKOZKO AROAK

Igarkizuna:

Zer da hondartzan maizago aurki daitekeena?

a) Zebrak; b) Plastikozko aroak; c) Tronpeta-joleak.

Freskagarri-latak seina biltzeko erabiltzen diren plastikozko aro horiek ezagutzen al dituzu?

Erabili ondoren botako dituzu ziur aski.

Ongi, zaila badirudi ere, honetan ere lagun dezakezu Lurra salbatzen.

Ziur aski badakizu...

- Aro hoietako asko Itsasora doaz. Zergatik?

Beno, batzutan jendeak utzi egiten ditu hondartzan.

Bestetan uren ondoko zabortegitan jartzen dituzte eta haizeak itsasorantz daramatza.

- Uretan daudela, ikustezinak dira janari bila dabiltzan txori eta itsas-animalientzat.

Eta animalia hauek zauritu ahal dituzte ditxosozko aroek.

- Adibidez, kaio eta pelikanoek moko edota lepoak sar ditzakete aroetan arrain bila uretan sartzen direnean.

Horrela ito egin daitezke edo bestela gosez hil.

- Foka gazteek burua sar dezakete aroetan txikiak direnean.

Haztean, aroek lepoa estutzen diete, ito arte.

Askotan, gauza bera gertatzen zaie arrainei.

(Erantzuna: B. Zoritxarrez, honelako aroak dozenaka aurki daitezke hondartzetan)